Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 26:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zorionekoa emazte onaren senarra:bi aldiz luzeagoa izango da haren bizitza.

2. Emazte adoretsua senarraren poza:bakean emango ditu honek bere bizi-urteak.

3. Emazte ona dohain bikaina:Jaunari begirune diotenentzat dago gordea;

4. hori duenak, behartsu nahiz aberats,bihotza alai, aurpegia beti argi.

5. Badira hiru gauza kezkatzen nautenak:hiriko konponezinak, jendailaren matxinadaeta salaketa faltsua;heriotza baino kaltegarriagoak dira.Baina laugarren batek izutu egiten nau:

6. beste batengatik jeloskor dagoen emakumeak,bihozmingarri baita.Mihiaren zigorrak lau horietan esku hartzen du.

7. Emakume gaiztoa idiei gaizki lotutako uztarria bezala da,halakoarekin ezkontzea eskorpioiari heltzea bezala.