Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 25:7-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Badira bederatzi gauza zoriontsutzat dauzkadanak,eta hamargarren bat ere aipatuko dut:seme-alabez pozik dagoen gurasoa;bizi den bitartean, etsaiak lur jota ikusten dituena;

8. zorionekoa emazte zentzudunarekin bizi den senarra,mihiaz sekula huts egin ez duena,duintasunik gabeko ugazabaren zerbitzura egon ez dena;

9. zorionekoa zuhurtzia lortu duena,eta adi dauden belarriei hitz egin diezaiekeena.

10. Zein handia den jakinduria lortu duena!Baina inor ez Jaunari begirune diona baino handiago!

11. Dena gainditzen du Jaunarenganako begiruneak:nor hori daukanaren pareko?

13. Edozein zauri, baina ez bihotzeko zauririk;edozein gaiztakeria, baina ez emakumearenik!

14. Edozein ezbehar, baina ez gorrotoak eragindakoa;edozein mendeku, baina ez etsaitasunak sortutakoa!

15. Ez dago sugearena baino pozoi okerragorik,ezta emakumearena baino amorru txarragorik ere.

16. Nahiago nuke lehoi edo herensugearekin biziemakume gaiztoarekin baino.