Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 24:7-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Alde guztietan ibili nintzen atseden bila,zein lurraldetan aurkituko ote bizilekua.

8. Orduan, gauza guztien sortzaileak agindua eman zidan,sortu ninduenak egoitza finkatu,esanez: “Ezarri zeure egoitza Jakoben herrian,hartu Israel zeure ondaretzat”.

9. Denbora hasi aurretik sortu ninduen Jainkoaketa izateari ez diot sekula utziko.

10. Haren aurrean jardun izan dutegoitza santuan kultugintzaneta horrela finkatu naiz Sion mendian.

11. Hiri maitean eman dit atseden-lekueta Jerusalemen dut neure aginpidea.

12. Herri ospetsuan bota ditut sustraiak,Jaunaren sailean dago nire ondarea.

13. Libanoko zedroa bezala luzatu naiz,Hermon mendietako zipresa bezala.

14. En-Gediko palmondoa bezala hazi naiz,Jerikoko arrosondoa bezala;lautadako olibondo mardula bezala,platanoa bezala luzatu naiz.

15. Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala,mirrarik finenak bezala zabaldu dut lurrina,galbano, onize eta estaktearen erretxinak bezala,intsentsu-keak egoitza santuan bezala.

16. Arteak bezala zabaldu ditut adarrak,adar bikain eta ikusgarriak.

17. Kimu ederrak eman ditut mahatsondoak bezala,lore eta fruitu bikain eta joriak.

19. Etorri niregana irrikatzen nauzuenok,eta ase ene emaitzez.

20. Eztia baino gozoago da nitaz oroitzea,abaraska baino gozoago ni ondaretzat hartzea.

21. Jaten nautenak are goseago izaten dira nitaz,edaten nautenak are egarriago.

22. Nik esana egiten duenak ez du porrot egingo,nirekin diharduenak ez du bekaturik egingo».

23. Jakinduria bat datorGoi-goiko Jainkoaren ituna dakarren liburuarekin,Moisesek agindutako legearekin,israeldarren elkarteei ondaretzat emandakoarekin.