Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 24:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Eztia baino gozoago da nitaz oroitzea,abaraska baino gozoago ni ondaretzat hartzea.

21. Jaten nautenak are goseago izaten dira nitaz,edaten nautenak are egarriago.

22. Nik esana egiten duenak ez du porrot egingo,nirekin diharduenak ez du bekaturik egingo».

23. Jakinduria bat datorGoi-goiko Jainkoaren ituna dakarren liburuarekin,Moisesek agindutako legearekin,israeldarren elkarteei ondaretzat emandakoarekin.

25. Legeak jakinduria dakar gainezkaPixon ibaiak ura bezala,fruitu berrien garaian Tigrisek bezala;