Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 24:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakinduriak bere burua goraipatzen du,bere herriaren erdian aintzaz beterik agertzen.

2. Goi-goikoaren batzarrean zabaltzen du ahoa,Ahaltsuaren aurrean aintzaz beterik agertzen.

3. «Goi-goikoaren ahotik irten nintzeneta lainoak bezala estali lurra.

4. Zeru goietan nuen egoitzaeta laino-adarraren gainean neure tronua.

5. Neuk bakarrik egin dut zeruaren itzulingurua,neu bakarrik ibili leize-zulo sakonean.

6. Itsasoko uhinen eta lur osoaren gain,herri eta nazio guztien gain hedatzen zen nire ahala.