Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 21:20-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Zentzugabeak ozenki egiten du barre,zuhurrak ozta-ozta irribarre.

21. Heziketa urrezko apaingailu da zuhurrarentzat,eskumuturrekoa besoan bezala.

22. Zentzugabearen oina bizkor sartzen da inoren etxera;zentzatua, berriz, gizabidetsu aurkezten.

23. Burugabeak sartu eta barrua miatzen du,ongi hezia kanpoan geratzen.

24. Ate ondotik entzutea hezigabeen gauza da;zuhurrarentzat, berriz, lotsagarria.

25. Berritsuen ezpainek inoren hitzak errepikatzen dituzte,zuhurren hitzak ongi neurtuak izaten dira.

26. Zentzugabeek bihotza ahoan, jakintsuek ahoa bihotzean.