Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 21:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Egin ihes bekatuari sugeari bezala,hurbiltzen bazatzaizkio zizta egingo dizu eta;haren hortzak lehoiarenak bezalakoak dira,gizakiari bizia kentzeko modukoak.

3. Aho biko ezpata da edozein bidegabekeria,zauritzen bazaitu ez dago osabiderik.

4. Arrandiak eta ausarkeriak ondasunak suntsitzen:harroputzaren etxea suntsitua izango.

5. Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino iristen da,eta honek justizia egiten dio luzarora gabe.

6. Agirakarik onartzen ez duena bekatu-bidean jartzen da,Jaunari begirune diona bihotzez itzultzen harengana.

7. Urrutitik ezagutzen da berritsua,eta zentzuzkoak badakizki haren hutsegiteak.

8. Inoren diruaz bere etxea eraikitzen duenabere hilobirako harriak biltzen ari da.

9. Fedegabeen batzarra lasto-meta da,sugarretan amaituko du.

10. Ongi zolaturiko galtzada da bekatariaren bidea,baina azkenean Herio Leizera darama.