Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 21:16-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Zentzugabearen hizketa bidean zama astuna eramatea da,baina zentzudunaren hitzak xarmaz beteak.

17. Batzarretan zuhurrari entzun nahi izaten zaioeta haren hitzak hausnartzen bihotzean.

18. Etxe hondatua da jakinduria txoroarentzat,zentzugabearen ezagutza burugabeko hizketaz eratua.

19. Heziketa oinetan katea da buru gutxikoarentzat,esku-burdina eskumuturretan bezala.

20. Zentzugabeak ozenki egiten du barre,zuhurrak ozta-ozta irribarre.

21. Heziketa urrezko apaingailu da zuhurrarentzat,eskumuturrekoa besoan bezala.

22. Zentzugabearen oina bizkor sartzen da inoren etxera;zentzatua, berriz, gizabidetsu aurkezten.

23. Burugabeak sartu eta barrua miatzen du,ongi hezia kanpoan geratzen.

24. Ate ondotik entzutea hezigabeen gauza da;zuhurrarentzat, berriz, lotsagarria.

25. Berritsuen ezpainek inoren hitzak errepikatzen dituzte,zuhurren hitzak ongi neurtuak izaten dira.

26. Zentzugabeek bihotza ahoan, jakintsuek ahoa bihotzean.

27. Fedegabeak, Satan madarikatzen duenean,bere burua madarikatzen du.

28. Gaizki-esaleak bere burua zikintzen du,eta higuindua izaten bere inguruan.