Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 20:22-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Bada begiruneagatik bere burua galtzen duenik,eta burugabea errespetatzearren galdu ere!

23. Bada begiruneagatik lagunari promesak egiten dizkionik,horrela, premiarik gabe etsai bat irabaziz.

24. Gezurra laido izugarria gizakiarentzat,etengabe egoten da hezigabeen ahotan.

25. Hobe lapurra, beti gezurretan ari dena baino,nahiz eta biek berenganatuko duten hondamendia.

26. Desohoragarria da gezurti izatea,eta beti du lotsa bere gain.

27. Jakintsuak bere hitzez lortzen du arrakasta,zuhurra atsegin izaten dute handikiek.

28. Lurra lantzen duenak uzta ederra biltzen du,handikien atsegina duenak bidegabekeriaren barkamena lortzen.

29. Opari eta esku-erakutsiek jakintsuen begiak itsutzen,eta muturrekoa jarri baliete bezala kritikatzea eragozten.

30. Ezkutuko jakinduriak eta lurpeko altxorrak,zertarako balio dute biek?

31. Hobe bere txorakeria ezkutatzen duen gizakiabere jakinduria ezkutatzen duena baino.