Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 20:2-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Hobe da agiraka egitea amorratuta egotea baino,

3. bere erruak aitortzen dituenak, zigorrik ez!

4. Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa dajustizia indarrez ezarri nahi duena.

5. Bada isilik egon eta jakintsutzat hartua izaten denik,baita hitz-jarioagatik higuingarri bihurtzen denik ere.

6. Bada zer esanik ez duelako isiltzen denik,baita une egokiaren zain isiltzen denik ere.

7. Zuhurra une egokia arte egoten da isilik,ahoberoak eta zentzugabeak garaiz kanpo hitz egiten.

8. Neurrigabe hitz egiten duena higuingarri bihurtzen da,besteen gain jarri nahi duenak gorrotoa sortzen.