Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 20:11-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ospeak batzuetan apalkuntza ekartzen du,eta bada, apalkuntza ostean, burua altxatzen duenik.

12. Bada diru gutxiz asko erosten duenik,baina gero zazpi aldiz garestiago ateratzen zaio.

13. Jakintsua, hitz gutxiz, maitagarri bihurtzen da,baina zentzugabeak alferrik galtzen ditu hitz goxoak.

14. Burugabearen dohainak ez dizu onurarik ekarriko,zazpi begiz baitago itzuliko diozunaren zain.

15. Gutxi eman eta asko mintzen du,pregoilariak bezala aldarrikatzen baitu;gaur maileguan utzi eta bihar itzultzeko eskatu:higuingarria da horrelakoa!

16. Esaten du zentzugabeak: Ā«Ez dut batere lagunik,inork ez dizkit neure mesedeak eskertzenĀ».Haren ogia jaten dutenak mihi-gaizto dira;

17. zenbat aldiz ez ote diote barre egiten!