Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 2:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Onar ezazu letorkizukeen guztia,izan jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan;

5. sutan probatzen baita urreaeta apalkuntzaren arragoan Jainkoak begiko dituenak.

6. Izan uste on Jainkoarengan, eta berak lagunduko dizu,zuzendu zeure jokabidea eta itxaron berarengan.

7. Jaunari begirune diozuenok, sinetsi haren errukian,ez desbideratu eta ez zarete eroriko.

8. Jaunari begirune diozuenok, izan uste on harengan:sariak ez dizue huts egingo.

9. Jaunari begirune diozuenok, egon ondasunen zain,betiko poz eta errukiaren zain.

10. Begira iragandako belaunaldiei eta ikus:Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?Nork iraun harenganako begirunean, eta baztertua izan?Nork egin zion dei eta hark entzungor egin?