Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 2:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zoritxarrekoa bihotz-adorerik gabea,konfiantza galdu duena:Jaunak ez du babestuko.

14. Zoritxarrekoak zuek, itxaropena galdu duzuenok!Zer egingo duzue Jaunak kontuak eskatzean?

15. Jaunari begirune diotenek ez dute haren esana bete gabe uzten;maite dutenak haren bideetan ibiltzen dira.

16. Jaunari begirune diotenek hari atsegin eman nahi;maite dutenek haren legean dute poz betea.

17. Jaunari begirune diotenek bihotza beti prest,haren aurrean apaldu eta honela diote:

18. «Hobe Jaunaren eskuetan erorigizakiarenetan baino;izan ere, nolakoa bere handitasuna,halakoa du errukia».