Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 19:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. baliteke norbaitek entzun eta zutaz mesfidatzea,eta egunen batean bere gorrotoa agertuko lizuke.

10. Zerbaiten berri entzun duzu? Txintik ere ez esan.Lasai, ez zara lehertuko eta.

11. Berria jakitean ondoezik jartzen da zentzugabea,emakumea erdiminetan bezala.

12. Izterrean sartutako gezia bezala daentzundako berria zentzugabearen erraietan.

13. Galdekatu laguna: agian ez du ezer egin,eta zerbait egin badu, berriro egin ez dezan.

14. Galdekatu lagun hurkoa: agian ez du hori esan,eta esan badu, errepika ez dezan.