Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 19:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bizkorregi fidatzen dena kaskarina da;bekatariak bere buruari egiten kalte.

5. Gaiztakeriaz gozatzen dena kondenatua izango da.

6. Berritsukeriari higuin dionak gaizkiari ihes egingo.

7. Sekula ez errepikatu entzuten duzunaeta ez duzu zer galdurik izango,

8. ez kontatu lagunari, ez etsaiari;ez azaldu, isiltzeak errudun bihurtzen ez bazaitu behintzat;

9. baliteke norbaitek entzun eta zutaz mesfidatzea,eta egunen batean bere gorrotoa agertuko lizuke.