Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 19:25-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Zeren, bada zuhurtasun zehatz bat bidegabekeriara daramana,baita maltzurkeriaz jokatzen duena zuzen-itxurak egiteko ere.

26. Bada gaizkilerik kopetilun eta burumakur ibilieta barrua maltzurkeriaz betea duenik.

27. Aurpegia ezkutatu eta entzungor egiten du,baina gutxien uste duzunean zure gainera oldartuko da.

28. Ezinak bakarrik eusten dio huts egin gabe,baina egokiera duenean egingo du gaizkia.

29. Bere itxuratik ezagutzen da gizakia;aurpegieratik ezagutzen nor den burutsua.

30. Janzkerak, barreak, ibilerakazaltzen dute nolakoa den gizakia.