Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 19:14-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Galdekatu lagun hurkoa: agian ez du hori esan,eta esan badu, errepika ez dezan.

15. Galdekatu laguna: askotan kalumnia besterik ez da izaten;ez fidatu, beraz, esaten den guztiaz.

16. Batzuetan, nahi gabe, irrist egiten da;nork ez du noizbait mihiaz huts egin?

17. Galdekatu lagun hurkoa mehatxatu aurretik,eta bete dadila Goi-goikoaren legea.

20. Jakinduria oro Jaunarenganako begirunean datza,haren legea betetzean, alegia.

22. Baina gaizkian aditua izatea ez da jakinduria,bekatarien burutazioak ez dira zuhurtzia.

23. Bada zuhurtasun bat nardagarri dena,burugabea da jakinduriarik ez duena.

24. Hobe da Jaunari begirune dion adimen gutxikoa,legea hausten duen buruargia baino.

25. Zeren, bada zuhurtasun zehatz bat bidegabekeriara daramana,baita maltzurkeriaz jokatzen duena zuzen-itxurak egiteko ere.

26. Bada gaizkilerik kopetilun eta burumakur ibilieta barrua maltzurkeriaz betea duenik.