Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 19:10-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Zerbaiten berri entzun duzu? Txintik ere ez esan.Lasai, ez zara lehertuko eta.

11. Berria jakitean ondoezik jartzen da zentzugabea,emakumea erdiminetan bezala.

12. Izterrean sartutako gezia bezala daentzundako berria zentzugabearen erraietan.

13. Galdekatu laguna: agian ez du ezer egin,eta zerbait egin badu, berriro egin ez dezan.

14. Galdekatu lagun hurkoa: agian ez du hori esan,eta esan badu, errepika ez dezan.

15. Galdekatu laguna: askotan kalumnia besterik ez da izaten;ez fidatu, beraz, esaten den guztiaz.

16. Batzuetan, nahi gabe, irrist egiten da;nork ez du noizbait mihiaz huts egin?

17. Galdekatu lagun hurkoa mehatxatu aurretik,eta bete dadila Goi-goikoaren legea.

20. Jakinduria oro Jaunarenganako begirunean datza,haren legea betetzean, alegia.

22. Baina gaizkian aditua izatea ez da jakinduria,bekatarien burutazioak ez dira zuhurtzia.

23. Bada zuhurtasun bat nardagarri dena,burugabea da jakinduriarik ez duena.