Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 19:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Edateari emandako langilea ez da aberastuko,gauza txikiak gutxiesten dituenak behea joko poliki-poliki.

2. Ardoak eta emakumeek gizon zentzudunak ere galtzen dituzte,emagalduekin dabilena are arrisku handiagotan jartzen da.

3. Ustelak eta harrek berenganatuko dute,arriskuzaleak bizia galduko.

4. Bizkorregi fidatzen dena kaskarina da;bekatariak bere buruari egiten kalte.

5. Gaiztakeriaz gozatzen dena kondenatua izango da.

6. Berritsukeriari higuin dionak gaizkiari ihes egingo.

7. Sekula ez errepikatu entzuten duzunaeta ez duzu zer galdurik izango,