Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 18:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Beti bizi denak egin zituen gauza guztiak,

2. Jaunak bakarrik merezi du zuzentzat hartua izatea.

4. Inor ez da gai haren egintzak aldarrikatzeko;nork aztertuko, orduan, haren egintza miresgarriak?

5. Nork neurtuko haren ahalmen ikaragarria?Nor hasiko ote haren erruki-egintzak zenbatzen?

6. Ez dago ezer kentzerik, ez eransterik,ezinezkoa da Jaunaren mirariak aztertzea.

7. Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,eta uzten dionean, are txundituago geratzen.