Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 17:4-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Gainerako bizidunekhaienganako beldurra izatea nahi izan zuen,basapiztia eta hegaztien nagusi izan zitezen.

6. Mihia, begiak eta belarriak eratu zizkien,pentsatzeko eta aukeratzeko ahalmena eman.

7. Jakintzaz eta bereizmenez bete zituen,eta ona zer den eta gaizkia zer den erakutsi.

8. Bereganako begirunea ere jarri zien bihotzean,haren egintzen handitasuna atzeman zezaten.

10. Honela, haren izate santua goretsiko dute,egintzen handitasuna aldarrikatuko.

11. Gainera, jakintza eman zien, baita bizia dakarren legea ere.

12. Betiko ituna egin zuen haiekin, bere erabakiak jakinarazi.

13. Haren aintza handia ikusi zuten gizakiaren begiek,haren ahots gorena entzun beronen belarriek.

14. Esan zien: «Aldendu bidegabekeriatik»;bakoitzari aginduak eman zizkion lagun hurkoari buruz.

15. Jaunak beti ditu aurrean gizakien jokabideak,ez dira ezkutatzen haren begietatik.

17. Herri bakoitzari bere buruzagia izendatu dio,baina Jaunari berari dagokion herri da Israel.

19. Giza egintza guztiak daude haren aurrean eguzkia bezala,haren begiek etengabe behatzen gizakien jokabideak.

20. Hauen bidegabekeriak ez zaizkio ezkutuan geratzen,bekatu guztiak daude Jaunaren aurrean.

22. Gizakiaren erruki-egintzakbere gauzarik baliotsuentzat hartzen ditu hark,egintza onak begi-ninia bezala gordetzen.

23. Azkenean, jaiki eta ordaina emango die,nori bere merezia itzuliko.

24. Damu direnei bihozberritzeko aukera ematen die,eta adorea galduta daudenak indarberritzen.

25. Itzuli, bada, Jaunarengana eta utzi bekatua,erregutu haren aurrean eta kendu bekaturako bideak.

26. Etorri berriz Goi-goikoagana eta saihestu zuzengabekeriatik,gorrotatu bene-benetan Jaunari iraingarri zaiona.