Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 17:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Gizakiaren erruki-egintzakbere gauzarik baliotsuentzat hartzen ditu hark,egintza onak begi-ninia bezala gordetzen.

23. Azkenean, jaiki eta ordaina emango die,nori bere merezia itzuliko.

24. Damu direnei bihozberritzeko aukera ematen die,eta adorea galduta daudenak indarberritzen.

25. Itzuli, bada, Jaunarengana eta utzi bekatua,erregutu haren aurrean eta kendu bekaturako bideak.

26. Etorri berriz Goi-goikoagana eta saihestu zuzengabekeriatik,gorrotatu bene-benetan Jaunari iraingarri zaiona.