Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 16:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ez jarri zeure uste ona haien bizitza luzean,ezta oinarritu ere haien kopuru handian,hobe baita bakar bat mila baino,hobe batere gabe hiltzea haur fedegabeak izatea baino.

4. Gizaki zentzudun bakar bat aski baita hiria betetzeko,baina legegabeen askazia deuseztatua izango.

5. Horrelako asko ikusia naiz,eta handiagoak ere entzuna.

6. Bekatarien batzarrean sortu zen sua,herri errebeldearen kontra Jaunaren sumina piztu.