Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 16:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Betiko arautu zien beren egitekoa,hasieratik urrutiko etorkizuna arte.Ez dira gose, ezta nekatzen ere,ez dute beren eginkizunean hutsik egiten.

28. Batek ere ez dio ondokoari traba egiten,sekula ez dute haren hitza bete gabe uzten.

29. Gero, Jaunak lurrerantz begiratu zueneta bere ondasunez bete mundua.

30. Mota guztietako bizidunez estali zuen lur gaina,eta lur azpira itzuli behar dute hiltzean.