Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 15:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Adimenaren ogiaz elikatuko du,jakinduriaren uretatik emango edaten.

4. Harengan sostengatu eta ez da eroriko,hari atxiki eta ez du huts egingo;

5. ingurukoen gainetik goratuko du,batzarraren erdian hitz egiteko gaitasuna emango.

6. Poza eta alaitasunezko koroa izango ditu,betiereko izena bereganatuko.

7. Zentzugabeek ez dute jakinduria eskuratuko,bekatariek ez dute ikusi ere egingo.

8. Harroengandik urruti dago,gezurtiak ez dira hartaz oroitzen.