Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 13:2-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ez hasi zama astunegia eraman nahian,ezta elkartu ere zeu baino indartsuago eta aberatsagoarekin.Buztinezko eta brontzezko ontziak elkartzea bezala litzateke:elkar jotzen badute, apurtu egiten da lehena.

3. Aberatsak bidegabeki jokatu eta, halere, bera harro;behartsuak bidegabekeria jasaneta, gainera, barkamena eskatu behar.

4. Probetxugarri bazara, zutaz baliatuko da;beharrean baldin bazaude, bertan behera utziko.

5. Ondasunik baldin baduzu, lagun izango duzu;baina dena kenduko dizu barne-kezkarik gabe.

6. Zure beharra baldin badu, engainatu egingo zaitu,irribarre egin eta itxaropena emango,hitz politak esan eta galdetuko dizu:«Zer egin dezaket zure alde?»

7. Hondatu egingo zaitu bere jaiekindena kentzea lortu arte, eta azkenean iseka egingo;gero, ikusita ere, ez dizu jaramonik egingoeta buruari eragingo dio mespretxuz.

8. Kontuz ibili engaina ez zaitzaten,zeure zorakeriagatik apaldua ez izateko.

9. Ahaltsuren batek dei egindakoan, ez joan arinegi,are gehiago dei egingo dizu eta.

10. Ez joan arrapaladan, bazter ez zaitzan;ezta geratu ere urrutiegi, ahaztu ez zaitzan.

11. Ez hitz egin nahi izan berarekin parez pare,ez fidatu haren berbaldi luzeez,bere hitz-jarioaz proban jarriko baitzaitueta irribarrez ere aztertu egingo.

12. Errukigabea da, ez ditu zure hitzak isilean gordeko,ez dizkizu saihestuko tratu txar eta kateak.

13. Gorde zeure burua eta ibili kontu handiz,zeure hondamendiaren ertz-ertzetik baitzabiltza.

15. Bizidun orok maite du bere antzekoaeta edozein gizakik bere lagun hurkoa.