Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 13:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Bizidun oro bere ezpalekoekin batzen daeta gizakia bere antzekoekin.

17. Zer dute elkarrekin otsoak eta arkumeak?Zer bekatariak eta zintzoak?

18. Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?

19. Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan:berdin behartsuak aberatsen bazka.

20. Harroari nardagarri zaio apaltasuna:berdin aberatsari behartsua.

21. Koloka dabilen aberatsari lagunek eusten diote;erortzen den apala, lagunek ere baztertu.