Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 13:12-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Errukigabea da, ez ditu zure hitzak isilean gordeko,ez dizkizu saihestuko tratu txar eta kateak.

13. Gorde zeure burua eta ibili kontu handiz,zeure hondamendiaren ertz-ertzetik baitzabiltza.

15. Bizidun orok maite du bere antzekoaeta edozein gizakik bere lagun hurkoa.

16. Bizidun oro bere ezpalekoekin batzen daeta gizakia bere antzekoekin.

17. Zer dute elkarrekin otsoak eta arkumeak?Zer bekatariak eta zintzoak?

18. Nola bizi elkarrekin hiena eta zakurra, aberatsa eta behartsua?

19. Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan:berdin behartsuak aberatsen bazka.

20. Harroari nardagarri zaio apaltasuna:berdin aberatsari behartsua.

21. Koloka dabilen aberatsari lagunek eusten diote;erortzen den apala, lagunek ere baztertu.

22. Aberatsak huts egiten badu, askok babesten dute;inozokeriak esan arren, arrazoi ematen.Behartsuak huts egiten badu, agiraka egiten zaio;zentzuzko gauzak esan arren, jaramonik egiten ez.

23. Aberatsak hitz egiten badu, denak isildueta hodeietaraino goratzen haren hitzak.Behartsuak hitz egin eta «Nor da hori?» galdetzen dute;eta, estropezu egiten badu, bultza egiten diote eror dadin.

24. Aberastasuna ona da bidegabea ez bada,pobrezia txarra fedegabe direnentzako.