Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 13:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bikea ukitzen duena zikindu egiten da,harroarekin elkartzen dena haren antzeko bihurtzen.

2. Ez hasi zama astunegia eraman nahian,ezta elkartu ere zeu baino indartsuago eta aberatsagoarekin.Buztinezko eta brontzezko ontziak elkartzea bezala litzateke:elkar jotzen badute, apurtu egiten da lehena.

3. Aberatsak bidegabeki jokatu eta, halere, bera harro;behartsuak bidegabekeria jasaneta, gainera, barkamena eskatu behar.

4. Probetxugarri bazara, zutaz baliatuko da;beharrean baldin bazaude, bertan behera utziko.