Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 12:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ez dago onik txarrean jarraitzen duenarentzat,ezta limosna emateari uko egiten dionarentzat ere.

4. Eman zintzoari, baina ez lagundu bekatariari.

5. Egin on apalari, baina ez eman ezer fedegabeari;uka iezaiozu ogia, ez eman,zeure dohainaz baliatuz, menpean har ez zaitzan;bi aldiz gaitz handiagoa izango baituzuegin diozun on guztiaren ordain.

6. Gorroto baititu Goi-goikoak ere bekatariaketa zigortu egiten fedegabeak.

7. Eman zuzenari, baina ez lagundu bekatariari.