Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 11:31-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Ona txar bihurtuz, bere lakioak hedatzen ditu,egintzarik garbienei ere aurkitzen die aitzakiarik.

32. Txinpartatik sutea sor daiteke,bekatariaren lakioetatik odol-isurketa.

33. Kontuz gaiztoarekin, txarkeria baitu egitasmo,ez dezala zure izen ona betiko belztu.

34. Eman ostatu arrotzari eta buruhausteak sortuko dizkizu,arrotz bihurtuko zaitu zeure etxean ere.