Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 11:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Jaunaren dohainak zintzoentzat dira,haren onginahiak gidatuko ditu beti.

18. Saiatuz eta aurreztuz aberats daiteke gizakia,baina zer irabazten du?

19. Agian pentsatuko du: Ā«Har dezaket atseden,goza nadin orain neure ondasunezĀ»,baina ez daki zenbat denboratarako izango den;gero, hil eta besteei utziko dizkie ondasunak.

20. Bete zeure egitekoa beronetara guztiz emana,zahartzaroraino horretan iraunez.

21. Ez zaitzatela lilura bekatariaren egintzek.Jarri uste ona Jaunarengan eta eutsi zeure ahaleginari,erraza baita Jaunarentzat behartsua bat-batean aberastea.