Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 11:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Apalari burua altxarazten dio jakinduriaketa handikien artean eserarazten.

2. Ez goratu gizakia bere edertasunagatik,ez inor higuindu bere itxuragatik bakarrik.

3. Erlea txikia da hegaldunen artean,baina gauzarik goxoena da hark egina.

4. Ez harrotu daramazun gainjantziaz,ezta oilartu ere ospe-egunean,Jaunaren egintzak, miresgarriak izan arren,ezkutuan geratzen baitira gizakiarentzat.

5. Tirano askok jo behar izan du lurra,eta espero ez zenak eraman diadema.

6. Ahaltsu asko izan da zeharo desohoratuaeta ospetsu asko besteren esku utzia.

7. Ez kritikatu informatu aurretik;pentsatu lehen, egin agiraka gero.