Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 10:3-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Errege gaizki hezia herriaren hondamendi;agintarien zentzu onaz eraikitzen da hiria.

4. Jaunaren esku dago munduaren gobernua,garai bakoitzean komeni den buruzagia sorrarazten du.

5. Jaunaren esku dago gizakiaren arrakasta,legegileagan agerrarazten du bere ospea.

6. Kalte egin dizula eta, ez gorrotorik izan lagun hurkoari,ez egin ezer amorrazioaren eraginez.

7. Higuingarria da harrokeria Jaunarentzat eta gizakiarentzat,biei egiten baitie bidegabekeria.

8. Bidegabekeria, bortizkeria eta gutiziaren eraginezigarotzen da erregetza herri batetik bestera.

9. Zergatik harrotzen da hauts eta errauts den gizakia,bizi dela ere, ustelkeria baino ez baitu erraietan?

10. Gaixoaldia luzatzen bada, medikuak ere ez du jakiten zer egin;gaur errege dena, bihar hila.

11. Gizakiak, hiltzen denean,narrastiak, piztiak eta harrak izaten ditu herentzia.

12. Giza harrokeriaren hasiera Jaunarengandik aldentzea izaten da,bihotza bere Egileagandik banatzea.

13. Bekatua da harrokeriaren hasiera,horretan irauten duenak txarkeria sortzen du uholdeka;horregatik eman dizkie Jaunak zigor harrigarriaketa lur joarazi suntsitzeraino.

14. Jaunak irauli egin ditu handikien aulkiaketa otzanak eserarazi haien ordez;

15. errotik atera ditu zenbait nazio,eta apalak landatu haien ordez;

16. nazioen lurraldeak suntsitu ditu Jaunak,lurraren oinarri-oinarrietaraino desegin;

17. gizakien artetik kendu eta garbitu ditu,haien oroitzapena ezabatu lur gainetik.