Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 1:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Bat bakarra da jakintsua: guztiz beldurgarria,Jauna, bere tronuan eseria dagoena.

9. Berak sortu zuen jakinduria,hark ikusi eta neurtu ere,hark banatu berak egindako guztien gain;

10. gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,are esku zabalagoz maite dutenei.

11. Jaunarenganako begirunea ospe eta harrotzeko bide da,pozbide eta alaitasunezko koroa.

12. Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu.

13. Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,bedeinkatua izango heriotza-egunean.

14. Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.

15. Gizakien artean finkatu da eta betiko oinarritu,hala iraungo ondorengoekin ere.

16. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna,honek bere fruituz asebetetzen ditu gizakiak;

17. gogoko dutenaz gainbetetzen die etxe osoa,eta bere emaitzez aletegiak.