Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 1:6-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jakinduriaren sustraia, nori errebelatu zaio?Haren ekintza trebeak, nork ezagutzen?

8. Bat bakarra da jakintsua: guztiz beldurgarria,Jauna, bere tronuan eseria dagoena.

9. Berak sortu zuen jakinduria,hark ikusi eta neurtu ere,hark banatu berak egindako guztien gain;

10. gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,are esku zabalagoz maite dutenei.

11. Jaunarenganako begirunea ospe eta harrotzeko bide da,pozbide eta alaitasunezko koroa.

12. Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu.