Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 1:24-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Une egokia arte gordeko ditu gogoetak barruan;gero, askok hitz egingo dute beraren zentzu onaz.

25. Jakinduriaren altxorren artean daude esaera zahar argigarriak,baina nardagarri zaizkio bekatariari, jainkozale ez delako.

26. Jakinduriaren irrikan zauden horrek, bete aginduaketa erruz emango dizu Jaunak;

27. izan ere, Jaunarenganako begiruneak egiten du gizakiajakintsu eta ondo hezia;atsegin ditu Jaunak zintzotasuna eta otzantasuna.

28. Ez uko egin Jaunarenganako begiruneari,ez joan harengana bihotz bikoitzaz.

29. Ez izan itxurazale gizakien aurrean,zaindu esaten duzuna.

30. Ez goratu zeure burua,erori eta desohorea zeuregana ez dezazun:Jaunak zure isilpekoak azalduko ditueta zu batzarraren aurrean apalaraziko,ez zarelako hurbildu harengana begirunezeta bihotza maltzurkeriaz betea duzulako.