Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 1:11-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jaunarenganako begirunea ospe eta harrotzeko bide da,pozbide eta alaitasunezko koroa.

12. Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu.

13. Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,bedeinkatua izango heriotza-egunean.

14. Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.

15. Gizakien artean finkatu da eta betiko oinarritu,hala iraungo ondorengoekin ere.

16. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna,honek bere fruituz asebetetzen ditu gizakiak;

17. gogoko dutenaz gainbetetzen die etxe osoa,eta bere emaitzez aletegiak.

18. Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren koroa,bakea eta osasuna lorarazten dituena.

19. Euria bezala isurtzen ditu jakintza eta ezagutza argia,beraren jabe direnen ospea areagotzen.

20. Jauna errespetatzea da jakinduriaren sustraia,beronen adarrak bizitza luzea.

22. Ez dago zuritzerik neurrigabeko grina,grina horren bulkadak eroraraziko du pertsona.

23. Behar bezain luze jasaten du eroapen handikoak,eta gero alaitasuna itzultzen zaio berriro.

24. Une egokia arte gordeko ditu gogoetak barruan;gero, askok hitz egingo dute beraren zentzu onaz.