9. Jaunaren zigorrahurbil zela ikusirik,Jerusalemek esan zuen:«Entzun, Siongo auzook:nahigabe handia eman dit Jaunak.
10. Seme-alabakgatibu joaten ikusi ditut,Jainko betierekoak bidaliak.
11. Pozik hazi nituen,negarrez eta nahigabeturikutzi joaten.
12. Ez bedi inor poztuni alarguneta denek bazterturik ikustean:seme-alaben bekatuagatikgelditu naiz bakarrik,Jainkoaren legetikdesbideratu direlako.
13. Ez zituzten aintzat hartuharen erabakiak,ez ziren ibiliJainkoaren aginduen bidetik;utzi egin zutenirakatsi zien justiziazko jokabidea.
14. Zatozte, Siongo auzook,gogora nire seme-alaben erbestealdia,betiereko Jainkoak ezarria.
15. Urrutiko nazio batbota zien gainera,nazio harroa, hizkuntza arrotzekoa,ez zaharrentzat begirunerik,ez gazteentzat errukirik ez zuena.
16. Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.
17. Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?
18. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.
19. Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!