Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 4:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jentilei salduak izan zarete,baina ez zuek hondatzeko;Jainkoaren haserreapiztu duzuelakoutzi zaituzte etsaien esku.

7. Zeuen Egilea sumindu zenuten,sakrifizioak, ez Jainkoari,deabruei baizik, eskainiz.

8. Ahaztu egin zenutenjaten eman zizuenJainko betierekoa,eta atsekabetuhazi zintuzten ama Jerusalem.

9. Jaunaren zigorrahurbil zela ikusirik,Jerusalemek esan zuen:Ā«Entzun, Siongo auzook:nahigabe handia eman dit Jaunak.

10. Seme-alabakgatibu joaten ikusi ditut,Jainko betierekoak bidaliak.

11. Pozik hazi nituen,negarrez eta nahigabeturikutzi joaten.

12. Ez bedi inor poztuni alarguneta denek bazterturik ikustean:seme-alaben bekatuagatikgelditu naiz bakarrik,Jainkoaren legetikdesbideratu direlako.

13. Ez zituzten aintzat hartuharen erabakiak,ez ziren ibiliJainkoaren aginduen bidetik;utzi egin zutenirakatsi zien justiziazko jokabidea.

14. Zatozte, Siongo auzook,gogora nire seme-alaben erbestealdia,betiereko Jainkoak ezarria.