Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 4:22-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.

23. Negarrez eta nahigabeturikutzi zintuztedan joaten,baina azkengabekopozez eta atseginezitzularaziko zaituzteniregana Jainkoak.

24. Siongo auzoekgatibu ikusten zaituztete orain,baina laster,Jainkoak emango dizuen salbamenaikusiko dute;orduan agertuko ditu Betikoakospe handia eta distira.

25. Ene seme-alabok,eraman pazientziazJainkoak bidali dizuen zigorra.Etsaiak pertsegitu zaituzte,baina laster ikusiko duzue hondatua:burua oinazpian zapalduko diozue.

26. Nire seme-alaba samurrakbide latzetan ibili dira,indarrez osturiko artaldea bezalaeraman ditu etsaiak.

27. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin deiadar Jainkoari!Oroituko da zuetazegoera horretara ekarri zaituztena.

28. IraganeanJainkoarengandik urruntzeaerabaki bazenuten,itzuli orain berarenganaeta bila ezazue are gogo beteagoz!

29. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak beraksalbatuko zaituzteeta poza emango betiko».

30. Izan bihotz, Jerusalem!Kontsolatuko zaituzeure izenez deitueta aukeratu zaituenak.

31. Madarikatuakgaizki erabili zaituztenak,zure erorketaz poztu direnak!

32. Madarikatuakzure seme-alabak esklaboeduki dituzten hiriak!Madarikatuahaiek hartu zituen herria!