Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 4:19-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!

20. Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.

21. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.

22. Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.

23. Negarrez eta nahigabeturikutzi zintuztedan joaten,baina azkengabekopozez eta atseginezitzularaziko zaituzteniregana Jainkoak.

24. Siongo auzoekgatibu ikusten zaituztete orain,baina laster,Jainkoak emango dizuen salbamenaikusiko dute;orduan agertuko ditu Betikoakospe handia eta distira.

25. Ene seme-alabok,eraman pazientziazJainkoak bidali dizuen zigorra.Etsaiak pertsegitu zaituzte,baina laster ikusiko duzue hondatua:burua oinazpian zapalduko diozue.

26. Nire seme-alaba samurrakbide latzetan ibili dira,indarrez osturiko artaldea bezalaeraman ditu etsaiak.

27. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin deiadar Jainkoari!Oroituko da zuetazegoera horretara ekarri zaituztena.