Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 4:15-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Urrutiko nazio batbota zien gainera,nazio harroa, hizkuntza arrotzekoa,ez zaharrentzat begirunerik,ez gazteentzat errukirik ez zuena.

16. Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.

17. Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?

18. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.

19. Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!

20. Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.

21. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.

22. Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.

23. Negarrez eta nahigabeturikutzi zintuztedan joaten,baina azkengabekopozez eta atseginezitzularaziko zaituzteniregana Jainkoak.