Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 4:15-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Urrutiko nazio batbota zien gainera,nazio harroa, hizkuntza arrotzekoa,ez zaharrentzat begirunerik,ez gazteentzat errukirik ez zuena.

16. Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.

17. Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?

18. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.

19. Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!

20. Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.

21. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.

22. Badut nikBetikoak salbatuko zaituztenitxaropena.Pozez bete nau berriro Santuak,Betikoak, zuen salbatzaileak,laster izango baitu zuentzat errukia.