14. Zatozte, Siongo auzook,gogora nire seme-alaben erbestealdia,betiereko Jainkoak ezarria.
15. Urrutiko nazio batbota zien gainera,nazio harroa, hizkuntza arrotzekoa,ez zaharrentzat begirunerik,ez gazteentzat errukirik ez zuena.
16. Seme-alaba kutunakkendu dizkiote ama alargunari,bakardaderik bakartienean utziz.
17. Eta nik, zer egin dezaket zuen alde,ene seme-alabok?
18. Zoritxar hauekbidali dizkizuenak berakaterako zaituzte etsaien eskutik.
19. Zoazte, seme-alabok,zoazte zeuen bidetik!Hona ni bakarrik eta bazterturik!
20. Nire bake-garaiko jantziak erantzieta erregutzaileen jantzi latzajarri dut:deiadar egingo diot Betikoaribizitzako egun guztietan.
21. Izan bihotz, ene seme-alabok!Egin oihu Jainkoari!Hark askatuko zaituztezapaltzen zaituztetenetsaien menpetik.