Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 3:8-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Hona hemen gu orain erbestean, sakabanatu gaituzun herrietan, berauen iseka-gai eta madarikazio bihurtuak, gure Jainko Jaun horrengandik aldendu ziren gurasoen okerkeria ordaintzen».

9. Aditu, Israel,bizira daramaten aginduak,entzun, zuhurtasuna ikasteko.

10. Zer dela-eta, Israel,zer dela-eta zaude etsaien herrialdean,lurralde arrotzean zahartzen?

11. Zer dela-eta kutsaturik,gorpu bat ukitu duena bezala,eta zu zeuhildako baten pareko egina?

12. Utzi egin duzu jakinduriaren iturria!

13. Jainkoaren bideari jarraitu bazenio,bakean biziko zinatekeen betiko.

14. Ikasi non dagoen zuhurtasuna,non indarra eta zentzu ona,eta jakingo duzu non daudenbizitza luzea eta benetako bizia,non aurkitzen direngidatuko zaituzteten argia eta bakea.

15. Nork aurkitu dujakinduriaren bizilekua?Nor iritsi da haren altxorretaraino?

16. Non dira herrien buruzagiak,basapiztiak menderatzendituztenak?

17. Non txoriak harrapatzenjolasten direnak?Non giza konfiantzareneuskarri direnurrea eta zilarra pilatueta neurrigabeko ondasunakdituztenak?

18. Non dira zilarra arreta handiz landueta beren lanaren sekretuaisilean daukatenak?

19. Desagertu egin diraeta Hildakoen Egoitzara jaitsi,beste batzuek hartu dutehaien tokia.

20. Belaunaldi berriak sortu diraeta lurrean bizi,baina ez dutejakintzarako bidea ezagutu;

21. ez dira haren bila saiatu,ezta hartaz arduratu ere;ondorengoak ereharen bidetik urruti gelditu dira.

22. Kanaanen ez dutejakinduriaren berri,Temanen ez du inork ikusi;

23. ezta jakintzazale omen direnAgarren ondorengoek,Merran eta Temango merkatarieketa ipuin-kontalarieta jakintza-bilatzaileek ere,ez dute jakinduriarako bidea ezagutu,ezta hura non bilatu asmatu ere.