Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 3:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zu betiko zara errege; gu, ordea, betiko galduak.

4. Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, entzun hildako israeldarren otoitza eta haien ondorengoon otoitza: haiek ez zuten Jaun horren, beren Jainkoaren, mintzoa aditu, eta guri erori zaizkigu gainera zoritxarrak.

5. Ez izan gogoan gure gurasoen okerrak, baizik eta ekarri gogora ordu honetan zeure ahalmena eta izena,

6. zu Jauna baitzara, gure Jainkoa; goretsiko zaitugu, Jauna.

7. Horretarako jarri diguzu zeureganako begirunea bihotzean, zuri dei egiteko. Goretsiko zaitugu geure erbestealdian, kendu baitugu geure baitatik zure aurka bekatu egin zuten gure gurasoen okerkeria.

8. Hona hemen gu orain erbestean, sakabanatu gaituzun herrietan, berauen iseka-gai eta madarikazio bihurtuak, gure Jainko Jaun horrengandik aldendu ziren gurasoen okerkeria ordaintzen».