Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 3:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Kanaanen ez dutejakinduriaren berri,Temanen ez du inork ikusi;

23. ezta jakintzazale omen direnAgarren ondorengoek,Merran eta Temango merkatarieketa ipuin-kontalarieta jakintza-bilatzaileek ere,ez dute jakinduriarako bidea ezagutu,ezta hura non bilatu asmatu ere.

24. Oi Israel, bai handia dela mundua,Jainkoaren etxea!Bai zabala eta mugagabeaharen jabegoa!

25. Handia da mundua, mugarik gabea,haren goi-beheak neurririk gabeak.

26. Hor jaio zirenantzinako erraldoi ospetsuak,gizon tantaiak, guduan trebeak.