Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Jaun ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, atsekabez eta bihotz eroriz, oihuka gatozkizu.

2. Entzun, Jauna, eta erruki zaitez, bekatu egin baitugu zure aurka.

3. Zu betiko zara errege; gu, ordea, betiko galduak.

4. Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, entzun hildako israeldarren otoitza eta haien ondorengoon otoitza: haiek ez zuten Jaun horren, beren Jainkoaren, mintzoa aditu, eta guri erori zaizkigu gainera zoritxarrak.