Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 3:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Jaun ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, atsekabez eta bihotz eroriz, oihuka gatozkizu.

2. Entzun, Jauna, eta erruki zaitez, bekatu egin baitugu zure aurka.

3. Zu betiko zara errege; gu, ordea, betiko galduak.

4. Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, entzun hildako israeldarren otoitza eta haien ondorengoon otoitza: haiek ez zuten Jaun horren, beren Jainkoaren, mintzoa aditu, eta guri erori zaizkigu gainera zoritxarrak.

5. Ez izan gogoan gure gurasoen okerrak, baizik eta ekarri gogora ordu honetan zeure ahalmena eta izena,

6. zu Jauna baitzara, gure Jainkoa; goretsiko zaitugu, Jauna.

7. Horretarako jarri diguzu zeureganako begirunea bihotzean, zuri dei egiteko. Goretsiko zaitugu geure erbestealdian, kendu baitugu geure baitatik zure aurka bekatu egin zuten gure gurasoen okerkeria.

8. Hona hemen gu orain erbestean, sakabanatu gaituzun herrietan, berauen iseka-gai eta madarikazio bihurtuak, gure Jainko Jaun horrengandik aldendu ziren gurasoen okerkeria ordaintzen».

9. Aditu, Israel,bizira daramaten aginduak,entzun, zuhurtasuna ikasteko.

10. Zer dela-eta, Israel,zer dela-eta zaude etsaien herrialdean,lurralde arrotzean zahartzen?

11. Zer dela-eta kutsaturik,gorpu bat ukitu duena bezala,eta zu zeuhildako baten pareko egina?

12. Utzi egin duzu jakinduriaren iturria!

13. Jainkoaren bideari jarraitu bazenio,bakean biziko zinatekeen betiko.

14. Ikasi non dagoen zuhurtasuna,non indarra eta zentzu ona,eta jakingo duzu non daudenbizitza luzea eta benetako bizia,non aurkitzen direngidatuko zaituzteten argia eta bakea.

15. Nork aurkitu dujakinduriaren bizilekua?Nor iritsi da haren altxorretaraino?